2010-12-13

ESKUHARTZE PRROIEKTUA

HASI ETA BUKATU

Hau amaieraren usaina du, gauzak hasi eta bukatu egiten dira
Berri Txarrak - Hasi eta bukatu
"Hasi eta bukatu egiten diren
gauzen multzo horretan dago maitasuna"
pentsatu nuen biluzik geundela

Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Izen-abizenak jarri nituen oroitzapenetan
bi begi hiltzatu ohartu gabe jada ez nintzen
horretan

Bai
azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Baina nola esan:
koherente naiz nire kontraesanekin
horregatik gaur zure falta somatzen dut

Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz

Hamar mila kanta patriketan
daramatzat beti zain:
dena askoz(are) tristeagoa izan ziteken

2010-12-07

Spot SID 2010

Redes - No me molestes mamá, estoy aprendiendo

2010-12-05

GATAZKAK INTERNETEN

Beldurrezko pelikula bat ikusi dudala sentsazioa daukat. Zenbat arrisku dauden zibergunean!!! Badaukagu matematikak,ingurune, hizkuntzak eta beste ikasgaiak erakusteko beharra,baina agian irakasgai berri bat ezarri behar dugu gure ikastetxetako planetan: Ziberguneko arriskuak eta galbideak.
Oso lan txukuna Pantallas amigas orrialdeetan agertzen dena,eta erabilgarria bai ikasleekin bai gurasoekin baita irakasleekin ere. Denok ikasi behar degu zertan datzan gainera datorkiguna, bestela pastela.
Begok egin duen moduan hemen uzten det "Código Cibernético para Niños" dokumentuan agertzen den dekalogoa.(Fundación Alia2)

Yo __________________ me comprometo a cumplir el código cibernético:

1. Tendré en cuenta que lo que no está bien en la vida real, no está bien en internet.

2. Trataré a mis amigos de internet de la misma forma que a mis amigos del colegio y no les permitiré cosas que no les permitiría a ellos.

3. Pensaré en la información que voy a compartir en mis post. No entregaré información a desconocidos en la red. Si alguien me pide datos personales por internet, abandonaré la conversación con esa persona.

4. Tendré presente que hablar habitualmente con un desconocido en internet no le convierte en conocido. No quedaré con nadie que haya conocido en internet, a no ser que vaya acompañado de un adulto.

5. Cuando elija mi “nickname” no utilizaré mi nombre real. Elegiré un “nick” que no atraiga la atención erróneamente hacia mí.

6. Confiaré en mi instinto o sentido común. Si algo me hace sentir incómodo, abandonaré esa conversación. Ignoraré a esa persona o bloquearé su contacto.

7. No permaneceré indiferente ante un acosador en la red. Si detecto que alguien mantiene este tipo de conductas de acoso, se las contaré a mis padres, a un profesor o a un adulto de mi confianza.

8. Guardaré las conversaciones del chat, ya que puede ser útil en caso de que haya algún problema.

9. Compartiré con mis padres lo que aprenda en internet, los sitios que visite y las herramientas que utilice.

10. El mejor “filtro” para internet que puedan facilitarme mis padres es la educación que me han dado, la cual me permite tener un criterio sobre lo que puedo y lo que no debo ver en la red.

DINAMIKT ANDRES MENA TIMELINE

2010-12-03

3.2 ariketa

“Hau nirea da” Hiru urteko gelatan esaldi arrunta da. Txikietatik gureak diren gauzak gureak direla aldarrikatzen dugu, eskerrak helduak izan arte ez garela konturatzen gure eskubidea dela !!! Bestela gure haur eskoletan istiluak izango ziren. Guk irakasle bezala behin eta berriro, umeei konpartitzeko erakusten saiatzen gera eta ez da gauza erraza izaten. Berezko gauza bat da; dudarik ez dago eta segituan markatzen dugu geurea dena: gure marrazkiak,gure lanak, gure liburuak …Azken finean gureak dira eta  norekin eta ze baldintzetan konpartitu nahi ditugu gure erabakia da.


Espero degu R.Stallmaren“El derecho a leer” artikuluan planteatzen den egoera, inoiz ez gertatzea.Liburutegietan maileguak  edota software librearen erabiltzeko aukera ez egotea,gaur egungo gure pentsaeran ez da kabitzen. Baina auskalo,hemendik gutxira ze politika ezarriko duten, noren alde joko duen edo ze helburu markatuko duten batzuen eskubideak babesteko.


Interneten  bidez gertatzen ari diren aldaketek, autoreen eskubideetan eragina zuzena dutela ez da gauza berria. Irtenbideak suertatzen ari dira pixkanaka, baina hauek  denon gustukoa izatea zaila da. Dena den, autoreen kezkak baino gehiago beraien atzean dauden enpresen interesak azgerten dira. Eta hauek dira beraien pagotxa arriskuan ikusten dutenak. Hemen dago benetako kezka.


Jesus Romoren Prezi  aurkezpenean, ondo azaltzen zaizkigu istorikoki autoren eskubideaen arazoak. Gai honetako laburpena oso egokia.

2010-11-29

irakurtzeko 3.2 derechos de autor

  1. Declaración Universal de los Derechos Humanos (Artículo 17 y Artículo 27)
  2. El derecho a leer - Richard Stallman (lectura completa)
  3. De cómo los derechos de autor debería cambiar para ajustarse a la tecnología - Cory Doctorow (lectura completa)
  4. Cultura libre - Lawrence Lessig (lectura del Capítulo Diez: "propiedad")
  5. Derechos de autor en el contexto profesional del profesorado 
  6. La Propiedad Intelectual y sus alternativas: Creative Commons vs Devolución (resumen)
Beno, aste lasaia pastuko degula ematen du. Irakurtzeko denbora badaukagu eta taldeko lana ez degu entregatu behar. Proiektua begiratzeko garaia izan daiteke.
Gutxiago gelditzen da Garatu hau bukatzeko; horrek adore ematen dit  jarraitzeko. Nekatuta nago, dedikazio asko eskatzen du: egunero sartu beharra, lanak garaiz prestatu, ikastarokideen blogak ikusi, facebook,Korreo, ... ay ene beti kexaka!!!!!

    2010-11-24

    NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK KAMARADA!!

    Oso interesgarria iruditu zait Adolfo Estalellaren artikulua "De la cultura de la remezcla a la creatividad colectiva". Kulturan izan diren aldaketak eta aldaketetan digitalizazioa zer garrantzitsua izan den hitzegiten digu. Gaur egun, edozein dokumentua (audio, bideoa,argazkia,informazio idatzita, ...) denen eskuran dago eta gurea izango balitz bezala erabil dezakegu. Duela gutxi, arestian aipatzen nuen dokumentuak kopiatzea, aldatzea edota birmoldatzea zaila zen, batzuetan ezinezkoa. Gaur egun,amen batean abesti bat kopiatu, itxuraldatu, eta gurea bezala argitara dezakegu.Gauza bera gertatzen da bideoa, argazkia edo idatzitazko edozein dokumentuarekin. Gu teknologia digitalari esker, kulturaren erabiltzaileak eta sortzaileak bilakatzen gara. "Con el universo digital emerge un espacio horizontal de creatividad en el que los ciudadanos pueden participar en la creación de la cultura remezclándola".
    Baina,legeak kontutan hartzen al ditugu? Legeek noren alde egiten dute? Egilearen alde jokatu behar dute beti? Hori horrela izan behar da?
    Sarea kreatibitea eta lankidetza sustatzeko leku ezin hobea da,eta horretarako guk egindako lanak eskura izatea eta konpartitzea munduko edozeinekin, laguntzen du. Kultura berri bat teknologia digitalarekin batera sortu da.Estalellak "cultura de la remezcla" deitzen dio.

    2010-11-23

    LAGUNDU!!!!!!!

    Duela aste batzuk, Haur Hezkuntzako nire lankideei nik sortutako blogak erakutsi nizkien eta batzuk interesa erakutsi zuten. Hori dela eta, formakuntza txiki bat antolatzea pentsatu nuen. Hasieran, hiru irakasleek bakarrik eman zuten izena; beno, ez zegoen gaizki adin bakoitzeko irakasle bat ikasteko prest bazegoen. Data jarrita, bederatzi pertsona animatu ziren eta eskolako infogelan elkartu ginen. Baina, hau desastrea!!! ordenagailuak oso motel ibiltzen ziren eta hau gutxi izango balitz, gmailen kontua ireki ta gero Bloggerren bloga egiteko garaian bigarren urratsatik ezin zuten pasatu.Etxera bueltatu nintzen kriston bajoiarekin eta soluzioa bilatzen saiatu nintzen. Frogak egin eta dena ok; etxean arazorik ez nuen aurkitu.
    Berriz proposatu diet beste saiakera bat egiten eta baietza jaso det. Horretarako, eskolan blog berri bat sortzen, erabiltzaile berri batekin frogatu det eta sorpresa: ez dit uzten. Hiru urrats eman behar dira bloga sortzeko eta lehenengoa egin ta gero ezin det aurrera jarraitu. Bloga sortzeko mugak egongo al dira??? Flipatzen ari naiz.
    Norbaitek ba al daki zer gertatzen den.

    2010-11-22

    LA COMPETENCIA DIGITAL

    PARADIGMAK ALDATZEN



    Oso ona bideoa.Asko gustatu zait. Aspaldik Heziketa publikoa gaizki dagoela badakigu. Hortan ibiltzen dira gure bizitza konplikatzen goiko mandatarioak, erreformak behin eta berriro ezartzen. Eta guk erreformak pairatzen ditugunok,egunero zulotik ateratzen saiatzen gara. Etorkizuneko umeak etorkizuneko hiritarrak nahi baditugu, ezin degu atzeratuta dagoen eredu batekin jarraitu, baina gure buruak aldaketarako prest al daude? eta aldaketarako prest egonda, sistema zaharrak uzten digu aldaketak egiten?

    Beste bideo interesgarri bat.Humorea ez zaiofalta!!!

    EROTZEKO MODUAN

    Atzo: bukatu zen taldeko lana. Gaur: bikotea oraindik ez daukat. Irakurgaiak: irakurtzeko daukat. Mila gauza begiratzeko: korreoa, facebook, Twiter, ikastarokideen blogak, foroak, lanabesak berriak, memoria, proiektua ... Iganderako: Lan berria entregatzeko azken eguna. Uffff!
    Erotzeko moduko Garatu.

    2010-11-20

    ariketa 2.4

    TALDEKO LANA ARIKETA 2.3

    Bukatu da, bukatu da,bukatu da se acabó. Pena bat da; taldeari agur esateko tenorea ailegatu da. Hirukote ona osatu degu, hasiera zaila izan bazen ere. Gustora lan ein degula bistan da,lanak garaiz prestatu ditugu eta emaitzak bikainak izan dira. Mila esker Idoia, esker mile Karmele.
    Hau da gure taldeko azken lana:

    2010-11-19

    PREZI

    Hona hemen nire lehenengo prezi

    2010-11-14

    froga acrobat.com

    Salseatzen Acrobat.com lanabesa aurkitu det,beste gauza batzuen artean Word dokumentuak Pdf-ra pastzeko,dokumentuak konpartitzeko eta argitaratzeko balio du, baina oinarrizko bertsioa oso mugatuta dago. Benetazkoa bertsioa PremiumPlus nahi badegu ordaidu behar da.

    TEKNOLOGIA ALA METODOLOGIA

    Gure 2.2 ariketan esaten genuen bezala teknologia bakarrik izatea ez dela nahikoa, gakoa bere erabiltzean datza, bideo honetan ondo azaltzen den moduan:


    ISSUU TUTORIALA

    2010-11-11

    Sesión progreso del curso en Donostia

    Oso gustora sentitu naiz gaurko saioan. Oso atsegina izan da Manuren diskurtsoa eta azalpenak entzutea "un fenomeno". Handia izaten naizenean bera bezala izan nahi dut, jijiji!!!!.
    Giroa erabat lasaia izan da eta badirudi talde oso ona osatu degula. Pozik daude guk egindako ahaleginekin eta aurrera jarraitzeko indarrak eman digute bai Manuk baita Xabierrek ere.

    2010-11-04

    BIBI

    Bigarren moduloaren lehenengo zatia bukatuta, orain bigarrena tokatzen da, eta denborarekin hasi gara lanean. Animo ikastarokide guztieei eta batez ere nire taldekideei, Karmele eta Idoiari. Bikain ari zarete!!!!!

    TUTORIALAK

    2010-10-29

    TALDE LANA BADOA

    Uf, ez nuen pentsatzen talde lana hain zaila izango zenik. Gora aniztasuna!!!!. Baina beno zailtasunak zailtasun lana aurrera doa eta mamu berri bat ez bada agertzen asteazkenerako entregatuko dugu; ez egin parre, batzuetan mamuak pentsatzen ez duzun tokian agertzen dira.Baina ni aspaldik ez naiz beldurtzen. Irakasle batek mamuak, monstruak, otsoak, txanogorritxo gaiztoak eta beste espezimen beldurgarri batzuk akabatu behar nituela, erakutsi zidan; eta bere aholkua jarraitzen dut, beldurrak desagertzen dira eta mamuak,mostruak, otsoak, txanogorritxo gaiztoak eta beste espezimen beldurgarri batzuk berriro ez dira ausartzen nire ohe azpian sartzen.

    2010-10-18

    2010-10-16

    ARIKETA 1.3 BADOA

    Ariketa 1.3: IKT-EN INGURUAN TALDEAK KUDEATUZ

    OZTOPOAK/TRABAK/ERAGOZPENAK
    Proiektua martxan jartzeko taldearen buru izateko aurkitzen dudan lehenengo oztopoa, ikastetxearen tamaina da.Ikastetxe handi batean irakasleriarekin kontaktatzea zaia izaten da eta are zailagoa bi eraikuntza baldin badaude. Bi hilabete pasa ondoren, bakarrik Haur Hezkuntzako lankideak ezagutzen ditut. Lehen Hezkuntzako maisu eta maistrekin, gutxitan elkartzen naiz (klaustroetan, formakuntza saioetan eta batzordean). Urruti sentitzen ditut eta bi eskola daudelaren sentsazioa daukat. Harremanak hotzak dira.(IKASTETXEAREN TAMAINA).
    Beste alde batetik, elkartzeko ordu libre gutxi eta formakuntzarako eskaintza asko dagoela aipatzekoa da. Ezertarako astirik ez dago. Lanorduz kanpoko denbora dezente erabiltzen da ( DENBORAREN FALTA).
    Dudarik gabe, IKTen kontrako jarrera beste eragozpen bat da. Batzuek ezjakintasuna aipatzen dute eta horren atzetik gauza berriak ikasteko gogo gutxi agertzen den susmoa dut ( JARRERA EZKORRA).
    Konpartitzeko beldurra edo errezeloa ere agerian da. Sarritan, ondoko lankideak zertan ari diren ez dakigu.
    PROIEKTOA MARTXAN JARTZEKO ELEMENTU NAGUSIAK/ALDERDI POSITIBOAK/BALIABIDEAK
    Dena dela, irakasle batzuen ikasteko interesa eta gogoa alderdi positibotzat jotzen dut. Hauekin lehenengo urratsak ematera ausartuko naiz eta hauen laguntzarekin piskanaka piskanaka beste batzuk erakartzen saiatuko naiz.
    Garrantzitsua ere bada, Zuzendaritzaren konpromisoa eta parte-hartzea.

    NOLA AURRE EGIN TRABEI
    Beste eskolako esperientzia eta saiakera onak motibagarriak izan daitezkete, horretarako eredu onak aurkeztuko dira. Arestian aipatzen nuenarekin lotuta, kurtso bakoitzeko interesa azaltzen duen pertsona batekin kontatzea, oso lagungarria izango da. Hauek kolaboratzaileak izango dira eta oso baliagarriak nahi ditugun helburuak lortzeko,
    “MODELO SITUACIONAL” DELAKOAREN TREBETASUNAK
    Planteatzen den ereduan ( modelo situacional ), nire ikastetxean aholkulari moduan ikusten dut nire burua, nire lankideak zer egin behar duten dakitelako; segurtasunaren falta nabaria den arren haiek motibatzeko gai sentitzen naiz.
    TALDEAREN ETAPAK
    Nire kasuan orientazioaren etapa derrigorrez ikusten dut. Nola aurre egin? Taldearekin elkartuz, helburuak aurkeztuz, taldea nola funtzionatuko den azalduz, zereginak zehaztuz …
    Gatazkaren etapatik ez dut ikusten pasatu behar dugunik, baina hala suertatuko balitz adostasunean lan egiten saiatuko nintzateke.
    Arauak adosteko etapatik nahitaez pasatu behar den etapa da. Hemen batez ere, lanak nola banatu eta antolatu garrantzi handiko urratsak dira.
    Bukatzeko, ekoizpenaren etapara ailegatzen bagara ez da seinale txarra izango.Horrek zenbait helburu lortu ditugula adierazlea izango da.

    2010-10-12

    BIZIRIK NAGO

    Salseatzen eta salseatzen ibili naiz asteburu luze honetan, eta lana oraindik burutu gabe. Bihar "sin falta" jarriko naiz, gaur berandu egin zait eta.

    2010-10-10

    ARIKETA 1.2

    Lehenengo ariketa ta gero, bigarrena dator eta oStiralerako bidali behar dugu. Ea zorte dagoen eta 2 ordu baino gutxiago erabiltzen dudan. Prest, aurrera!!! Ez dakit nola jokatu, ostruka ala pingu bezala?. Je,je,je Pingu bezala askoz hobeto,poliki poliki baina helburua lortzen.

    2010-10-04

    URDURITZEN HASI NAIZ

    Nire ikastarokideen lanak ikustean,nirea ez dela inoiz bukatuko pentsatzen det; gainera behar dudan informazioa ez da ailegatzen.Urduri nago eta tila behar det, hortara noa sukaldera ea infusioak laguntzen didan. Hau gutxi balitz,afonia puntua eta trankazo leuntzeko iboprufenoren beharra sentitzen det.Ay ama, zer gaizki sentitzen naizen!!!!

    2010-10-02

    IKASTAROKIDEEI ESKERRAK

    Oso lagungarria izan da ikastarokideen laguntza. Oso gauz politak eta interesgarriak ari dira lantzen, hemendik mila esker ikastarokideei beraien lanak konpartitzeagatik. Haize piskat jasotzea noizbehinka ez datorkit gaizki.

    LANA BADOA

    Lehenengo ariketa egiteko, hasieran pentsatzen nuen baino denbora gehiago beharko dut.
    Zentroko IKTko arduradunarekin egotea ez da lan erraza. Ea lortzen didan behar deten informazioa.

    LANEAN LAGUNTZEKO

    IKASTETXEEN HELDUTASUN TEKNOLOGIKOAREN EREDUA

    http://issuu.com/ikobaltzeta/docs/ikastetxeenheldutasunteknologikoareneredura

    2010-09-23

    HASIERA

    Lasarteko berritzegunean elkartu gara eta ikastaroa eramango duten irakasleek zertan datza azaldu digute. Lehenengo inpresioa ona izan da. Baliogarria izango delakoan nago.
    Jada, hasi naiz plataforman dagoen materiala begiratzen eta aldi berean lehenengo ariketak nola burutu pentsatzen.