2010-11-29

irakurtzeko 3.2 derechos de autor

  1. Declaración Universal de los Derechos Humanos (Artículo 17 y Artículo 27)
  2. El derecho a leer - Richard Stallman (lectura completa)
  3. De cómo los derechos de autor debería cambiar para ajustarse a la tecnología - Cory Doctorow (lectura completa)
  4. Cultura libre - Lawrence Lessig (lectura del Capítulo Diez: "propiedad")
  5. Derechos de autor en el contexto profesional del profesorado 
  6. La Propiedad Intelectual y sus alternativas: Creative Commons vs Devolución (resumen)
Beno, aste lasaia pastuko degula ematen du. Irakurtzeko denbora badaukagu eta taldeko lana ez degu entregatu behar. Proiektua begiratzeko garaia izan daiteke.
Gutxiago gelditzen da Garatu hau bukatzeko; horrek adore ematen dit  jarraitzeko. Nekatuta nago, dedikazio asko eskatzen du: egunero sartu beharra, lanak garaiz prestatu, ikastarokideen blogak ikusi, facebook,Korreo, ... ay ene beti kexaka!!!!!

    2010-11-24

    NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK KAMARADA!!

    Oso interesgarria iruditu zait Adolfo Estalellaren artikulua "De la cultura de la remezcla a la creatividad colectiva". Kulturan izan diren aldaketak eta aldaketetan digitalizazioa zer garrantzitsua izan den hitzegiten digu. Gaur egun, edozein dokumentua (audio, bideoa,argazkia,informazio idatzita, ...) denen eskuran dago eta gurea izango balitz bezala erabil dezakegu. Duela gutxi, arestian aipatzen nuen dokumentuak kopiatzea, aldatzea edota birmoldatzea zaila zen, batzuetan ezinezkoa. Gaur egun,amen batean abesti bat kopiatu, itxuraldatu, eta gurea bezala argitara dezakegu.Gauza bera gertatzen da bideoa, argazkia edo idatzitazko edozein dokumentuarekin. Gu teknologia digitalari esker, kulturaren erabiltzaileak eta sortzaileak bilakatzen gara. "Con el universo digital emerge un espacio horizontal de creatividad en el que los ciudadanos pueden participar en la creación de la cultura remezclándola".
    Baina,legeak kontutan hartzen al ditugu? Legeek noren alde egiten dute? Egilearen alde jokatu behar dute beti? Hori horrela izan behar da?
    Sarea kreatibitea eta lankidetza sustatzeko leku ezin hobea da,eta horretarako guk egindako lanak eskura izatea eta konpartitzea munduko edozeinekin, laguntzen du. Kultura berri bat teknologia digitalarekin batera sortu da.Estalellak "cultura de la remezcla" deitzen dio.

    2010-11-23

    LAGUNDU!!!!!!!

    Duela aste batzuk, Haur Hezkuntzako nire lankideei nik sortutako blogak erakutsi nizkien eta batzuk interesa erakutsi zuten. Hori dela eta, formakuntza txiki bat antolatzea pentsatu nuen. Hasieran, hiru irakasleek bakarrik eman zuten izena; beno, ez zegoen gaizki adin bakoitzeko irakasle bat ikasteko prest bazegoen. Data jarrita, bederatzi pertsona animatu ziren eta eskolako infogelan elkartu ginen. Baina, hau desastrea!!! ordenagailuak oso motel ibiltzen ziren eta hau gutxi izango balitz, gmailen kontua ireki ta gero Bloggerren bloga egiteko garaian bigarren urratsatik ezin zuten pasatu.Etxera bueltatu nintzen kriston bajoiarekin eta soluzioa bilatzen saiatu nintzen. Frogak egin eta dena ok; etxean arazorik ez nuen aurkitu.
    Berriz proposatu diet beste saiakera bat egiten eta baietza jaso det. Horretarako, eskolan blog berri bat sortzen, erabiltzaile berri batekin frogatu det eta sorpresa: ez dit uzten. Hiru urrats eman behar dira bloga sortzeko eta lehenengoa egin ta gero ezin det aurrera jarraitu. Bloga sortzeko mugak egongo al dira??? Flipatzen ari naiz.
    Norbaitek ba al daki zer gertatzen den.

    2010-11-22

    LA COMPETENCIA DIGITAL

    PARADIGMAK ALDATZEN



    Oso ona bideoa.Asko gustatu zait. Aspaldik Heziketa publikoa gaizki dagoela badakigu. Hortan ibiltzen dira gure bizitza konplikatzen goiko mandatarioak, erreformak behin eta berriro ezartzen. Eta guk erreformak pairatzen ditugunok,egunero zulotik ateratzen saiatzen gara. Etorkizuneko umeak etorkizuneko hiritarrak nahi baditugu, ezin degu atzeratuta dagoen eredu batekin jarraitu, baina gure buruak aldaketarako prest al daude? eta aldaketarako prest egonda, sistema zaharrak uzten digu aldaketak egiten?

    Beste bideo interesgarri bat.Humorea ez zaiofalta!!!

    EROTZEKO MODUAN

    Atzo: bukatu zen taldeko lana. Gaur: bikotea oraindik ez daukat. Irakurgaiak: irakurtzeko daukat. Mila gauza begiratzeko: korreoa, facebook, Twiter, ikastarokideen blogak, foroak, lanabesak berriak, memoria, proiektua ... Iganderako: Lan berria entregatzeko azken eguna. Uffff!
    Erotzeko moduko Garatu.

    2010-11-20

    ariketa 2.4

    TALDEKO LANA ARIKETA 2.3

    Bukatu da, bukatu da,bukatu da se acabó. Pena bat da; taldeari agur esateko tenorea ailegatu da. Hirukote ona osatu degu, hasiera zaila izan bazen ere. Gustora lan ein degula bistan da,lanak garaiz prestatu ditugu eta emaitzak bikainak izan dira. Mila esker Idoia, esker mile Karmele.
    Hau da gure taldeko azken lana:

    2010-11-19

    PREZI

    Hona hemen nire lehenengo prezi

    2010-11-14

    froga acrobat.com

    Salseatzen Acrobat.com lanabesa aurkitu det,beste gauza batzuen artean Word dokumentuak Pdf-ra pastzeko,dokumentuak konpartitzeko eta argitaratzeko balio du, baina oinarrizko bertsioa oso mugatuta dago. Benetazkoa bertsioa PremiumPlus nahi badegu ordaidu behar da.

    TEKNOLOGIA ALA METODOLOGIA

    Gure 2.2 ariketan esaten genuen bezala teknologia bakarrik izatea ez dela nahikoa, gakoa bere erabiltzean datza, bideo honetan ondo azaltzen den moduan:


    ISSUU TUTORIALA

    2010-11-11

    Sesión progreso del curso en Donostia

    Oso gustora sentitu naiz gaurko saioan. Oso atsegina izan da Manuren diskurtsoa eta azalpenak entzutea "un fenomeno". Handia izaten naizenean bera bezala izan nahi dut, jijiji!!!!.
    Giroa erabat lasaia izan da eta badirudi talde oso ona osatu degula. Pozik daude guk egindako ahaleginekin eta aurrera jarraitzeko indarrak eman digute bai Manuk baita Xabierrek ere.

    2010-11-04

    BIBI

    Bigarren moduloaren lehenengo zatia bukatuta, orain bigarrena tokatzen da, eta denborarekin hasi gara lanean. Animo ikastarokide guztieei eta batez ere nire taldekideei, Karmele eta Idoiari. Bikain ari zarete!!!!!

    TUTORIALAK