“Hau nirea da” Hiru urteko gelatan esaldi arrunta da. Txikietatik gureak diren gauzak gureak direla aldarrikatzen dugu, eskerrak helduak izan arte ez garela konturatzen gure eskubidea dela !!! Bestela gure haur eskoletan istiluak izango ziren. Guk irakasle bezala behin eta berriro, umeei konpartitzeko erakusten saiatzen gera eta ez da gauza erraza izaten. Berezko gauza bat da; dudarik ez dago eta segituan markatzen dugu geurea dena: gure marrazkiak,gure lanak, gure liburuak …Azken finean gureak dira eta norekin eta ze baldintzetan konpartitu nahi ditugu gure erabakia da.
Espero degu R.Stallmaren“El derecho a leer” artikuluan planteatzen den egoera, inoiz ez gertatzea.Liburutegietan maileguak edota software librearen erabiltzeko aukera ez egotea,gaur egungo gure pentsaeran ez da kabitzen. Baina auskalo,hemendik gutxira ze politika ezarriko duten, noren alde joko duen edo ze helburu markatuko duten batzuen eskubideak babesteko.
Interneten bidez gertatzen ari diren aldaketek, autoreen eskubideetan eragina zuzena dutela ez da gauza berria. Irtenbideak suertatzen ari dira pixkanaka, baina hauek denon gustukoa izatea zaila da. Dena den, autoreen kezkak baino gehiago beraien atzean dauden enpresen interesak azgerten dira. Eta hauek dira beraien pagotxa arriskuan ikusten dutenak. Hemen dago benetako kezka.
Jesus Romoren Prezi aurkezpenean, ondo azaltzen zaizkigu istorikoki autoren eskubideaen arazoak. Gai honetako laburpena oso egokia.



No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.