Ariketa 1.3: IKT-EN INGURUAN TALDEAK KUDEATUZ
OZTOPOAK/TRABAK/ERAGOZPENAK
Proiektua martxan jartzeko taldearen buru izateko aurkitzen dudan lehenengo oztopoa, ikastetxearen tamaina da.Ikastetxe handi batean irakasleriarekin kontaktatzea zaia izaten da eta are zailagoa bi eraikuntza baldin badaude. Bi hilabete pasa ondoren, bakarrik Haur Hezkuntzako lankideak ezagutzen ditut. Lehen Hezkuntzako maisu eta maistrekin, gutxitan elkartzen naiz (klaustroetan, formakuntza saioetan eta batzordean). Urruti sentitzen ditut eta bi eskola daudelaren sentsazioa daukat. Harremanak hotzak dira.(IKASTETXEAREN TAMAINA).
Beste alde batetik, elkartzeko ordu libre gutxi eta formakuntzarako eskaintza asko dagoela aipatzekoa da. Ezertarako astirik ez dago. Lanorduz kanpoko denbora dezente erabiltzen da ( DENBORAREN FALTA).
Dudarik gabe, IKTen kontrako jarrera beste eragozpen bat da. Batzuek ezjakintasuna aipatzen dute eta horren atzetik gauza berriak ikasteko gogo gutxi agertzen den susmoa dut ( JARRERA EZKORRA).
Konpartitzeko beldurra edo errezeloa ere agerian da. Sarritan, ondoko lankideak zertan ari diren ez dakigu.
PROIEKTOA MARTXAN JARTZEKO ELEMENTU NAGUSIAK/ALDERDI POSITIBOAK/BALIABIDEAK
Dena dela, irakasle batzuen ikasteko interesa eta gogoa alderdi positibotzat jotzen dut. Hauekin lehenengo urratsak ematera ausartuko naiz eta hauen laguntzarekin piskanaka piskanaka beste batzuk erakartzen saiatuko naiz.
Garrantzitsua ere bada, Zuzendaritzaren konpromisoa eta parte-hartzea.
NOLA AURRE EGIN TRABEI
Beste eskolako esperientzia eta saiakera onak motibagarriak izan daitezkete, horretarako eredu onak aurkeztuko dira. Arestian aipatzen nuenarekin lotuta, kurtso bakoitzeko interesa azaltzen duen pertsona batekin kontatzea, oso lagungarria izango da. Hauek kolaboratzaileak izango dira eta oso baliagarriak nahi ditugun helburuak lortzeko,
“MODELO SITUACIONAL” DELAKOAREN TREBETASUNAK
Planteatzen den ereduan ( modelo situacional ), nire ikastetxean aholkulari moduan ikusten dut nire burua, nire lankideak zer egin behar duten dakitelako; segurtasunaren falta nabaria den arren haiek motibatzeko gai sentitzen naiz.
TALDEAREN ETAPAK
Nire kasuan orientazioaren etapa derrigorrez ikusten dut. Nola aurre egin? Taldearekin elkartuz, helburuak aurkeztuz, taldea nola funtzionatuko den azalduz, zereginak zehaztuz …
Gatazkaren etapatik ez dut ikusten pasatu behar dugunik, baina hala suertatuko balitz adostasunean lan egiten saiatuko nintzateke.
Arauak adosteko etapatik nahitaez pasatu behar den etapa da. Hemen batez ere, lanak nola banatu eta antolatu garrantzi handiko urratsak dira.
Bukatzeko, ekoizpenaren etapara ailegatzen bagara ez da seinale txarra izango.Horrek zenbait helburu lortu ditugula adierazlea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.