2010-10-29

TALDE LANA BADOA

Uf, ez nuen pentsatzen talde lana hain zaila izango zenik. Gora aniztasuna!!!!. Baina beno zailtasunak zailtasun lana aurrera doa eta mamu berri bat ez bada agertzen asteazkenerako entregatuko dugu; ez egin parre, batzuetan mamuak pentsatzen ez duzun tokian agertzen dira.Baina ni aspaldik ez naiz beldurtzen. Irakasle batek mamuak, monstruak, otsoak, txanogorritxo gaiztoak eta beste espezimen beldurgarri batzuk akabatu behar nituela, erakutsi zidan; eta bere aholkua jarraitzen dut, beldurrak desagertzen dira eta mamuak,mostruak, otsoak, txanogorritxo gaiztoak eta beste espezimen beldurgarri batzuk berriro ez dira ausartzen nire ohe azpian sartzen.

2010-10-18

2010-10-16

ARIKETA 1.3 BADOA

Ariketa 1.3: IKT-EN INGURUAN TALDEAK KUDEATUZ

OZTOPOAK/TRABAK/ERAGOZPENAK
Proiektua martxan jartzeko taldearen buru izateko aurkitzen dudan lehenengo oztopoa, ikastetxearen tamaina da.Ikastetxe handi batean irakasleriarekin kontaktatzea zaia izaten da eta are zailagoa bi eraikuntza baldin badaude. Bi hilabete pasa ondoren, bakarrik Haur Hezkuntzako lankideak ezagutzen ditut. Lehen Hezkuntzako maisu eta maistrekin, gutxitan elkartzen naiz (klaustroetan, formakuntza saioetan eta batzordean). Urruti sentitzen ditut eta bi eskola daudelaren sentsazioa daukat. Harremanak hotzak dira.(IKASTETXEAREN TAMAINA).
Beste alde batetik, elkartzeko ordu libre gutxi eta formakuntzarako eskaintza asko dagoela aipatzekoa da. Ezertarako astirik ez dago. Lanorduz kanpoko denbora dezente erabiltzen da ( DENBORAREN FALTA).
Dudarik gabe, IKTen kontrako jarrera beste eragozpen bat da. Batzuek ezjakintasuna aipatzen dute eta horren atzetik gauza berriak ikasteko gogo gutxi agertzen den susmoa dut ( JARRERA EZKORRA).
Konpartitzeko beldurra edo errezeloa ere agerian da. Sarritan, ondoko lankideak zertan ari diren ez dakigu.
PROIEKTOA MARTXAN JARTZEKO ELEMENTU NAGUSIAK/ALDERDI POSITIBOAK/BALIABIDEAK
Dena dela, irakasle batzuen ikasteko interesa eta gogoa alderdi positibotzat jotzen dut. Hauekin lehenengo urratsak ematera ausartuko naiz eta hauen laguntzarekin piskanaka piskanaka beste batzuk erakartzen saiatuko naiz.
Garrantzitsua ere bada, Zuzendaritzaren konpromisoa eta parte-hartzea.

NOLA AURRE EGIN TRABEI
Beste eskolako esperientzia eta saiakera onak motibagarriak izan daitezkete, horretarako eredu onak aurkeztuko dira. Arestian aipatzen nuenarekin lotuta, kurtso bakoitzeko interesa azaltzen duen pertsona batekin kontatzea, oso lagungarria izango da. Hauek kolaboratzaileak izango dira eta oso baliagarriak nahi ditugun helburuak lortzeko,
“MODELO SITUACIONAL” DELAKOAREN TREBETASUNAK
Planteatzen den ereduan ( modelo situacional ), nire ikastetxean aholkulari moduan ikusten dut nire burua, nire lankideak zer egin behar duten dakitelako; segurtasunaren falta nabaria den arren haiek motibatzeko gai sentitzen naiz.
TALDEAREN ETAPAK
Nire kasuan orientazioaren etapa derrigorrez ikusten dut. Nola aurre egin? Taldearekin elkartuz, helburuak aurkeztuz, taldea nola funtzionatuko den azalduz, zereginak zehaztuz …
Gatazkaren etapatik ez dut ikusten pasatu behar dugunik, baina hala suertatuko balitz adostasunean lan egiten saiatuko nintzateke.
Arauak adosteko etapatik nahitaez pasatu behar den etapa da. Hemen batez ere, lanak nola banatu eta antolatu garrantzi handiko urratsak dira.
Bukatzeko, ekoizpenaren etapara ailegatzen bagara ez da seinale txarra izango.Horrek zenbait helburu lortu ditugula adierazlea izango da.

2010-10-12

BIZIRIK NAGO

Salseatzen eta salseatzen ibili naiz asteburu luze honetan, eta lana oraindik burutu gabe. Bihar "sin falta" jarriko naiz, gaur berandu egin zait eta.

2010-10-10

ARIKETA 1.2

Lehenengo ariketa ta gero, bigarrena dator eta oStiralerako bidali behar dugu. Ea zorte dagoen eta 2 ordu baino gutxiago erabiltzen dudan. Prest, aurrera!!! Ez dakit nola jokatu, ostruka ala pingu bezala?. Je,je,je Pingu bezala askoz hobeto,poliki poliki baina helburua lortzen.

2010-10-04

URDURITZEN HASI NAIZ

Nire ikastarokideen lanak ikustean,nirea ez dela inoiz bukatuko pentsatzen det; gainera behar dudan informazioa ez da ailegatzen.Urduri nago eta tila behar det, hortara noa sukaldera ea infusioak laguntzen didan. Hau gutxi balitz,afonia puntua eta trankazo leuntzeko iboprufenoren beharra sentitzen det.Ay ama, zer gaizki sentitzen naizen!!!!

2010-10-02

IKASTAROKIDEEI ESKERRAK

Oso lagungarria izan da ikastarokideen laguntza. Oso gauz politak eta interesgarriak ari dira lantzen, hemendik mila esker ikastarokideei beraien lanak konpartitzeagatik. Haize piskat jasotzea noizbehinka ez datorkit gaizki.

LANA BADOA

Lehenengo ariketa egiteko, hasieran pentsatzen nuen baino denbora gehiago beharko dut.
Zentroko IKTko arduradunarekin egotea ez da lan erraza. Ea lortzen didan behar deten informazioa.

LANEAN LAGUNTZEKO

IKASTETXEEN HELDUTASUN TEKNOLOGIKOAREN EREDUA

http://issuu.com/ikobaltzeta/docs/ikastetxeenheldutasunteknologikoareneredura