Duela aste batzuk, Haur Hezkuntzako nire lankideei nik sortutako blogak erakutsi nizkien eta batzuk interesa erakutsi zuten. Hori dela eta, formakuntza txiki bat antolatzea pentsatu nuen. Hasieran, hiru irakasleek bakarrik eman zuten izena; beno, ez zegoen gaizki adin bakoitzeko irakasle bat ikasteko prest bazegoen. Data jarrita, bederatzi pertsona animatu ziren eta eskolako infogelan elkartu ginen. Baina, hau desastrea!!! ordenagailuak oso motel ibiltzen ziren eta hau gutxi izango balitz, gmailen kontua ireki ta gero Bloggerren bloga egiteko garaian bigarren urratsatik ezin zuten pasatu.Etxera bueltatu nintzen kriston bajoiarekin eta soluzioa bilatzen saiatu nintzen. Frogak egin eta dena ok; etxean arazorik ez nuen aurkitu.
Berriz proposatu diet beste saiakera bat egiten eta baietza jaso det. Horretarako, eskolan blog berri bat sortzen, erabiltzaile berri batekin frogatu det eta sorpresa: ez dit uzten. Hiru urrats eman behar dira bloga sortzeko eta lehenengoa egin ta gero ezin det aurrera jarraitu. Bloga sortzeko mugak egongo al dira??? Flipatzen ari naiz.
Norbaitek ba al daki zer gertatzen den.
Aupa Andres:
ResponderEliminarBitxia zure arazoa, bitxia blog bat sortzea benetan erraza delako. Eskolan daukazun ezina bi iturrietatik etor daiteke; bat, banda-zabalera, baina ez dut uste blog batek ez dituelako konexio baliabidea asko hartzen; bi, zure Eskolan blogger.com domeinua moztuta egon daitekeelako.
Baina ez dezagun etsi, bidal egiguzu arazoa sortzen zaizun pantailarakada, ea hortik zerbait ateratzen dugun eta irtenbidea bilatzerik daukagun.
Beste gauza bat, zure inguruko zentroetan edo eta Berritzegunean antzekorik bizi izan dute?, hori ere aztertu, seguruenik ez zarelako zu izan arazoarekin topo egin duen lehena.
J.
Ez dakit zergaitik baina Googlek mugak jartzen ari da konta berriak egiten eta blog berriak sortzen, jadanik beste blogaren bat baldin baduzu. Agian arazoa da erabiltzen ari zaren ordenagailuagatik. Saiatu institutuko beste ordenagailu batetik gmail-eko konta berri bat sortzen (telefono mobila eskatuko dizu) eta blogger-eko erabiltzaile berria egiten. Zorte on!
ResponderEliminar